Arinagoa, seguruagoa eta errazagoa. Sakatu baino ez duzu Google-ko kontuarekin saioa hasteko.
Erabili Google-ko kontua modu seguru eta errazean erregistratzeko eta saioa hasteko; horrela, denbora gutxiago emango duzu erabiltzaile-izenak eta pasahitzak idazten, eta denbora gehiago eskaini ahal izango diezu gustatzen zaizkizun aplikazio eta webguneei.
-
Hasi saioa erraz
Sortu kontu berriak modu seguru eta errazean edo hasi saioa gogoko dituzun aplikazio eta webguneetan erabiltzaile-izenak eta pasahitzak idatzi beharrik gabe.
-
Erabili edozein gailu
Hasi saioa trabarik gabe eta modu ezagunean erabiltzen dituzun arakatzaile eta gailu guztietan (iOS-eko eta Android-eko gailuak barne).
-
Kontrolatu konexioak
Eduki aplikazioak eta webguneak kontrolpean kontuari buruzko informazioa (adibidez, zure izena, helbide elektronikoa eta profileko argazkia) modu seguruan partekatuz eta Google-ren aplikazioetarako (esaterako, Drive) sarbidea kudeatuz.
-
Egon seguruago Google-rekin
Akabo beste nonbait erabilitako eta seguruak ez diren pasahitzekin saioa hastea. Saioa modu seguruan hasteko erabiltzen baduzu Google-ko kontua, aplikazio eta webgune gutxiago erabili beharko dituzu pasahitzak gordetzeko, eta, beraz, zure datuak seguruago egongo dira.
Google-ko kontuarekin saioa hasteko eginbidea erabiltzeko argibideak
Sakatu Google-ko kontuarekin saioa hasteko eginbidearen botoia aplikazioan edo webgunean
Aukeratu erabili nahi duzun Google-ko kontua
Lehenengo aldia bada, partekatu aplikazioan edo zerbitzuan saioa hasteko
erabili nahi duzun Google-ko kontuaren izena, helbide elektronikoa eta
profileko argazkia
Baliteke aplikazio batzuek beste datu batzuk eskatzea; adibidez, helbidea
edo telefono-zenbakia (informazio hori kontrolatzeko, joan Google-ko
kontuaren ezarpenetara)
Joan aplikaziora edo webgunera
Hori da dena! Saioa hasita daukazu.
Hurrengoan, hasi saioa berriro erraztasun osoz Google-ko kontu bera
erabiliz.

Hasi saioa modu seguruagoan Google-k eskainitako segurtasun fidagarriari esker
-
Segurua modu lehenetsian
Saioa arinago eta seguruago hasteko unea da. Google-ko kontuarekin saioa hasteko eginbideari esker, hirugarrenen datuen isilpekotasunaren urratzeak saihestuko dituzu zure informazioa sarean gordetzen duen toki kopurua mugatuta.
-
Zeuk duzu kontrola
Kudeatu hirugarrenen aplikazio eta webgune bakoitzarekin partekatzea aukeratu duzun informazioa, eta eguneratu ezarpenak nahi duzunean Google-ko kontuan.
-
Prozesu-hasieratik pribatua
Google-k ez du erabiliko Google-ko kontuarekin saioa hasteko eginbidearen bidez bildutako informazioa edo jarduerak iragarkiak erakusteko edo Google-ren beste produktu batzuetan. Zorrozki mantentzen ditugu datuen inguruko jardunbide arduratsuak, zeinen xedea zure pribatutasuna babestea baita.